Beti on Telelaguntza tailerra
BetiOn Telelaguntza Zerbitzuko tailerra
LEKUA: Ondategi, Zigoitia, Eguneko Arretarako landa zentroan. Bengolarra 1, kalean
DATA: urriak 15
ORDUTEGIA: 15:00-16:00
Telelaguntza zerbitzu bat da, zeinaren bidez erabiltzaileek arreta iraunkorreko zerbitzua izan dezaketen etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzu hori larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia emateko berariaz prestatuta dauden pertsonek ematen dute, bai beren kabuz, bai beste baliabide komunitario batzuk erabiliz. Zerbitzua emateko, etxean terminal bat instalatzen da eta erabiltzaileari eraman behar duen sakagailu edo domina bat ematen zaio.
Nori dago zuzenduta
- 75 urtetik gorako pertsonak, bakarrik bizi badira.·
- Mendekotasun aitortua duten pertsonak (I., II., III. mailakoa).·
- 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasuna jasateko arriskuan badaude (gutxienez 23 puntu mendekotasunaren baloraziorako baremoan).·
- Gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak (udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuek zehaztuta).
Zerbitzuaren prezioa
Hilean 4 euro. Baina salbuespenak egon daitezke bizikidetzako unitatearen diru-sarrerak kontuan hartuta (ikusi araudia).
Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, bizikidetzako unitatearen diru-sarrerak 600 €-tik beherakoak izan beharko dira.
Tramitazio egiteko hartu behar da zita Legutioko Gizarte zerbitzuan telefono hauetan:
- Astelehena eta eguena: 945455011
- Martitzena, eguaztena eta barikua: 945430460