Liburutegia

Legutioko liburutegia udalerriko Kultur Etxean dago, Ludoteka eta Tipitapa gunea beste jolas- eta hezkuntza-guneekin batera. Helduen sailean eta gazteen eta haurren atalean banatuta, 150 m²-ko azalera du eta 788 bazkide jasotzen ditu. Gutxi gorabehera 10.000 dokumentuz osatutako bilduma eskaintzen du, liburuen eta bestelako materialen artean.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoa da -Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 286 liburutegik osatzen dute-, eta, horregatik, bere zerbitzu komun guztiak eskaintzen ditu.

Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko proiektuak eta jarduerak antolatzen ditu herritar guztientzat: irakurketa-klubak, ipuin-kontalariak, tailerrak, antzerkiak, errezitaldiak, hezkuntza-bisitak...

es Sección adultos infantil2 Haur liburutegia

Zerbitzuak

  • Etxerako mailegua

  • Liburutegien arteko mailegua

  • Hemeroteka, komikiteka eta bideoteka

  • Kontsulta, erreferentzia eta informazio bibliografikoa

  • Erabilera publikorako ordenagailuak

  • WIFI konexioa

  • Irakurri eta ikasteko gunea

Nola egin bazkide?

Edonor joan daiteke liburutegiko aretoetara, baina, mailegu-zerbitzua erabili ahal izateko, beharrezkoa da irakurle-txartela izatea. Horretarako, formulario bat bete eta liburutegian entregatu behar da. 18 urtetik beherakoek aitarekin, amarekin edo legezko tutorearekin joan beharko dute, haien adostasuna behar baita.

Kontuan izan:

  • Mailegua pertsonala da, txartelaren titularrari egingo zaio

  • Euskadiko Liburutegi Sareko liburutegi guztietan erabil daiteke.

  • Doakoa da

FORMULARIOA

Intereseko baliabideak

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea 

Liburutegien Sarean sartzeko tresna da, parte hartzen duten liburutegi guztien funtsen online katalogoa. Liburuak zein liburutegitan dauden, mailegagarriak diren edo ez, irakurleren bati mailegatuta dauden edo noiz egongo diren eskuragarri jakin ahal izango duzu.

eLiburutegia

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalaren irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Zinema eta ikus-entzunezkoak online ikusteko eta online aldizkarien katalogo batean sartzeko aukera eskaintzen du.

Liburubila

Liburubila baliabide kulturalen bilatzaile bat da, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek hautatutako milaka liburu, film, dokumentu, e-book... kontsultatzeko eta eskuratzeko aukera ematen duena.

Euskadiko Liburutegien Bilgunea

Euskadiko liburutegi publiko zein pribatuetan aurki ditzakegun liburu, musika, zinema, aldizkari eta abarrei buruzko milioika erregistro bibliografiko eskuratzeko aukera ematen duen katalogo kolektiboa da. Besteak beste, unibertsitateen, foru-aldundien, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen, Sancho el Sabio fundazioaren, Labayru Ikastegiaren, artxiboen, musika-zentroen eta abarren funtsak biltzen ditu.

Irakurketa kluba

Irakurle-talde bat da, liburu bera irakurri eta horri buruzko solasaldia egiten duena. Saioa irakurketaren dinamizatzaile batek zuzentzen du, eta liburuko gaiak jorratzen dituzte, irakurketaren esperientzia partekatuz eta ikuspuntu desberdinak partekatuz.

Argitalpenak

Eranskina Tamaina
IRAKURKETA EZ SEXISTEN GIDA (1.1 MB) 1.1 MB
IRAKURKETA ERRAZA (1.91 MB) 1.91 MB
LGTBIQ BILDUMA (936.26 KB) 936.26 KB
LUDOPATIA (649.99 KB) 649.99 KB

Arudia

Eranskina Tamaina
ARAUDIA (163.51 KB) 163.51 KB