Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


AURKEZPENA

AURKEZPENA

Legutioko Laguntza Psikologikoko udal Zerbitzuak udalerri honetako bizilagunei psikologiaren arloko beharren erantzuna eskaintzen die.

Lan arlo nagusia eskola da. Alde batetik, prebentzio asmoarekin hainbat jarduera programatu eta burutu egiten dira ikasturtero, eta beste aldetik, beharra antzematen bada, interbentzio zuzena ere egiten da, bai ikasle bai irakasle zein familiarekin ere.

Baina eskola ez da lan esparru bakarra. Legutioko Laguntza Psikologikoko udal Zerbitzuak laguntza psikologikoa udalerriko bizilagunei eskaintzen die, behar mota ezberdinei erantzuteko asmoz eta, baldin badagokio, beste zerbitzu batzuetara deribazioa eginez.

Zerbitzu honek giza harremanak humanista ikuspuntu batetik ulertzen ditu eta Gestalt Terapia eta Terapia Sistemikoa erreferentzia nagusiak dira. Horri esker, osasuna berreskuratzeko pertsona bakoitzak bere buruarekiko kontaktua eta ezaguera bereziki sustatu egiten da, baina gizakia bizitzan zehar harremanetan dagoen talde ezberdinekiko pertsonekin sortzen diren loturen garrantzia ahaztu gabe.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: