2016ko otsailan sauna finlandiarra, bainu turkiarra eta kontrasteko dutxa ireki zen Fitness Aretoko eraikinean, UR ARETOA izenarekin. Zerbitzu hau erabili nahi baduzue, Fitness Aretoko bazkide egin beharko duzue. Bere ordutegia, astearte, ostegun eta igandeetan goizeko 8:00etatik gaueko 21:30era artekoa da. Erlaxatzeko esparru honetara zuen giltza elektronikoarekin sartu ahal izango duzue aldageletako zonaldetik.
Erabilera eta mantenimendu egokia lortzeko helburuarekin, Fitness Aretoko zerbitzu berri honetarako Erabilera Arau batzuk ezarri ditugu:
UR ARETOKO ERABILERA ARAU OROKORRAK:
- Argazki-bideo kamerarik EZ, sakeleko telefonoak barne.
- Musika irakurgailurik EZ.
- EZ erre.
- EZ zaitez janariarekin ezta ura ez den edariarekin sartu.
- EZ erabili aurretik Fitness Aretoan, Frontoian... jantzitako arropa kirola egin eta gero.
- Xaboiarekin EZ dutxatu. Kontrastea egiteko dutxa, sauna eta bainu turkiarraren zirkuitoaren atalaren barruan dago, eta ez higiene pertsonalarentzat. Horretarako aldagelak daude.
- EZ ezazu bizarra moztu sauna eta bainu turkiarraren barruan, ezta gorputz higieneari dagokion ezer ere ez egin.
- EZ jan edo hondarrak sortzen dituen edozein eginkizunik egin.
- EZIN dira liburuak, aldizkariak edota paperak Ur Aretoaren barruan sartu.
- EZ eman edozein gorputzerako kremarik Ur Aretoan sartu baino lehen.
- Azalari dagokion gaixotasun kutsakorren bat baldin badaukazu, haurdun bazaude, bihotzeko gaixotasuna, diabetesa, hipo edo hipertentsioa baduzu, EZ sartu Ur Aretora.
- EZ erabili sauna bazkari oparoak egin eta gero.
NAHITAEZKOA:
- Fitness Aretoko bazkidea izatea 16 urtetik gora, eta 18 urte izan arte beharrezkoa da bazkide heldu batetaz lagunduta egotea.
- Txankletak eta bainujantzia erabiltzea.
- Dutxa hartzea eta ondo lehortzea sauna eta bainu turkiarrean sartu baino lehen. Lehortzea dutxa barruan egitea eskatzen da.
- Hasieran 10-15 minutuko saioak hartzea.
- Sauna edo bainu turkiarretik irtetea saio horretako momenturen batean zorabioa, botaka gurea edo ondoeza sentitzen bada.
- Dutxa hartu, hasieran epela eta hotzagoa gero (edo zuzenean kontrastera pasatu) eta 5-10 minutuko atsedena hartu. Esperientzia izaten dugun heinean beste 10-15 minutuko saio bat hartu dezakegu beste saioaren bukaera berdina egiten.
- Gorputzaren azpian toalla bat erabiltzea Sauna barruan.*
- Instalazioa erabili ostean ATE GUZTIAK ondo ITXI BETI.
[* Sauna Finlandiarra]
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.