Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


AURKEZPENA

12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa,Gizarte Zerbitzuei Buruzkoaren arabera, Oinarrizko gizarte-zerbitzua arreta-unitate bat da, polibalentea eta diziplina askotarikoa, udalen gizarte-zerbitzuen barruan dago eta herritarrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara iristeko duten lehen sarbidea da. Oinarrizko gizarte-zerbitzuaren zeregin nagusia izango da dagokion lurraldean gizarte-zerbitzuen bidez erantzuteko moduko zer-nolako beharrak dauden atzematea eta kargu hartzea. Horretarako, bere ardura izango du, dagokion lurralde horretan,Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren baitako atal batera nahiz bestera nork noiz Joan behar duen koordinatzea eta kudeatzea. Oinarrizko gizarte-zerbitzuak agintzen zaizkion lehen mailako arretako gizartezerbitzuak eskaintzeko lanak egingo ditu, baina, edonola ere, a), b), C) eta d) atalean jasota datozenak:

a) Informazio-, balorazio-, diagnostiko eta orientazio-zerbitzua.

b) Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.

c) Gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua.

d) Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua.

e) Gizarte-zerbitzuen eremuan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua.

f) Telelaguntza-zerbitzua.

g) Eguneko arretako zerbitzuak.

h) Gaueko harrera-zentroak.

i) Ostatu-zerbitzuak: Harrera-pisua, Etxebizitza babestua, Apartamentu babestuak eta Etxebizitza Komunitarioa

j) Egin ditzaketen eta berariaz ezartzen zaizkien antzeko beste eginkizun guztiak egitea.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: