Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus

NATURA 2000 SAREA

Natura 2000 sarea

Natura 2000 Sarea Europa zeharkatzen duen balio ekologiko handiko naturaguneen sare bat da. Honako helburu komuna partekatzen dute naturaguneok: habitat eta espezie mota jakinak beren banaketa gune naturaletan egoera onean babestuta daudela bermatzea, horretarako berauek babestu eta kontserbatzeko gune bereziak sortuz.

Europar Batasuneko kontserbazio bitarteko nagusia da, eta, era berean, Sarearekin zuzenen lotutako giza populazioen garapen jasangarria bultzatzeko aukera ere eskaintzen du. Naturaren eta jarduera ekonomiko eta sozialen arteko oreka bultzatzen du, betiere Sarearen baitan dauden eremuetan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu.

«Zadorraren sistemako urtegiak»43/92/EEE Zuzentarauaren I., II. eta IV. eranskinean jasotako hainbat habitat eta espezie ez ezik, zerrenda gorrietan edo autonomia edo eskualde mailako katalogoetan agertzen diren espezieak eta 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean bildutako hegazti-espezieen zerrenda luze bat ere topatu dira. Horrek guztiak ekarri zuen 2003an Europako Natura 2000 ekologia-sarean sartu izana, Batasunaren Garrantzizko Leku gisa (BGL).

Zadorraren sistemako urtegien sare hidrografikoan hiru urtegi sartzen dira: Uribarri Ganboa (147 Hm3), Urrunaga (Santa Engrazia) (72 Hm3) eta Albina (6 Hm3), nahiz eta azken hori ez den «Zadorraren sistemako urtegiak» KBEan sartzen.

BLG honek 2.716,78 ha ditu eta 808,25 ha Legution daude

Zadorraren sistemako urtegiak eremua Euskal Autonomia Erkidegoko barrualdeko hezegunerik garrantzitsuenetakoa da, uretako espezieek negua igarotzeko eta ugaltzeko. Gainera, migrazio-ibilbideetan, hegazti askok atseden hartu eta elikatzeko gunetzat jotzen dute. Hegazti-faunaz gain, honako hauen presentzia azpimarratzekoa da: bisoi europarra (Mustela lutreola), igaraba (Lutra lutra), baso-igel jauzkaria (Rana dalmatina) edo apo pintatu iberiarra (Discoglossus jeanneae). Horretaz gain, naiadeak (Unio elongatus, Anodonta anatina eta Potomida littoralis) kontserbatzeko interes bereziko eremua da.

Flora dela eta, garrantzi berezia dute ur-bazterretan eta sakonera txikiko eremuetan «ur gaineko belardi» handiak osatzen dituzten hidrofitoek eta urperatutako landareek, batez ere Uribarri Ganboako urtegian.

Iturburua: Eusko Jaurlaritza

Archivos adjuntos:


Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative
Comparte:
Últimas galerias: Galería fotográfica
Infórmate:
Alta newsletter: