Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


MUGIMENT

ZER DA MUGIMENT ETA ZER EGINGO DUGU LEGUTIOn:

MUGIMENT PROIEKTUA: Jarduera fisikoa areagotzeko eta sendentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen ditu, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez. Egitasmo honetan adminiztrazio publiko zein pribatuak parte hartzen dute ekintza fisikoa sustatzeko, sedentarismoa murrizteko eta aktiboak ez diren pertsonak aktibo bihurtzeko helburua lortzeko.
  • Inaktibitate fisikoa eta sedendarismoa mundu mailako arazoak dira eta gure gizartean ere bai. Munduko Osasun Erakundeakosasunerako mundu mailako jarduera fisiko gomendioak ematen dizkigu.

  • Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko, bi ekimen nabarmendu nahi ditugu: Mugiment sareak (udalerri bakoitzak eragile ezberdinen arteko sarea  sortzen du Legution egin dugun moduan)eta jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak.

  • Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzuak dira. Bertara gerturatu daitezke jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkularitza, orientabidea eta laguntza jasotzera, beti ere, jarduera fisikoan aditua den pertsona baten eskutik, maiztasunez  egiteko ohitura hartu arte.

  • Hasierako taldea MUGIMENT LEGUTIO: Legutioko Udala (Kirolak), Legutioko Osasun Zentrua (mediku eta erizainak), Osasun Publikoa Eusko Jaurlaritza, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Gizarte Langilea) eta egitasmoaren aholkularitza teknikoko eragileak osatzen dute. Proiektua aurrera joan ahala, eragile berri batzuk gehitzen hasiko dira.

MUGIMENT LEGUTIOko lehen ekintza, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua ezartzea izango da urritik aurrera. Honen helburua: Legutioko Osasun Zentrutik, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik edo bakoitzak bere kabuz, pertsona inaktiboak direnak teknikari moduan aritzen den orientatzailearengana hurbildu daitezke beraien bizitzan aholku osasuntsuak ezartzen laguntzeko.

Guzti honeri hasiera emateko, Legutioko biztanleria MUGIMENT LEGUTIOko logoa aukeratuko du bere bozka ematen, web horrialdeko aplikazioan (www.legutio.eus) edo Udal bulegoetan jarriko diren poztontzietan.

Informazio gehiagorako

Radio Vitoriako HERRIAN irratsaioan gaiari buruz egindako elkarrizketa

Erantsitako fitxategiak:


Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: