Elkarbizitza interkulturaleruntz, migrazioen ezagutzaren inguruko proiektu honen eremuan, Bakerako Lankidetza Batzarreak (BLB/ACPP), Arabako Foru Aldundiaren babesa eta Legutioko Udalaren laguntzarekin, hurrengo ekintzak antolatu ditu:
- Gizaarte Elkartearen eskutik, kulturartekotasuna lantzeko tailerrak, adinaren arabera banatutako taldeetan: Ludoteka (6 – 12 urte) eta Gaztegunean (13 – 18 urte)
- Migrazio eta errefuxiatuen inguruko Antzerki Forum-a, bereziki emakumeen ikuspegitik. Ekintza hau Pompom Elkarteak burutuko du, alde batetik, Garazi Eskolan, 5. eta 6. mailako ikasleekin, eta bestetik, Gaztegunean, 13 – 18 urteko gazteekin.
- Azkenik, herriko pertsona orori zuzendurik dagoen Errefuxiatuen Inguruko Solasaldia izango dugu. Bertan, Amnistía Internacional, Médicos Sin Fronteras eta CEAR erakundeen partaidetzaz gain, Nadia Ghulam izango dugu, Bartzelonan bizi den errefuxiatu afganoa. Nadia Ghulam-ek bere esperientzia pertsonala kontatuko digu errefuxiatu gisa.
Data eta ordutegiak kartelean.
Informazio gehiago: blb@acpp.com edo 619 394 814
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.