Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


LEGUTIO

Legutiok 575 metroko altitudea du batez beste eta Gasteiztik 15km-ra dago iparraldean, N-240 errepidea hartuta Bilbo aldera joaten da (Barazar mendatean barrena).

Arabaz jabetu ondoren, 1333. urteko apirilaren 15ean, Alfontso XI.a Gaztelakoek Errege Hiribildua titulua eman zion Legutiori Zamorako Toro herrian eginiko dokumentuan, eta hiria harresiz itxi zuten izen horrekin, baina gaur egun plazan sartzeko ate gotikoa baino ez da gelditzen (Kristoren arkua). Erregeak 10 urtez zergak ordaintzetik salbuetsi zituen Legutioko Errege Hiribilduko biztanleak, eta asteazkenetan inolako zergarik ordaindu gabe azoka libreak egiteko baimena eman zien.

1371. urtean, Enrike II.ak Juan de Abendaño baleztari nagusiari hiribilduko jauntasuna eman zion esakinitako zerbitzuengatik, baina baldintza batekin, pertsona hori seme-alabarik izan gabe hiltzen bazen, jaurerria Gaztelako koroari itzuliko zitzaion, eta halaxe gertatu zen 1683. urtean. Egungo pilotalekuaren ondoan zegoen Avendañotarren dorretxea (XIV. mendea), babes erretenak eta igarobideak zituena.

 Gerra Karlistaren amaieran, Gotorlekua, harresiak eta hesiak eraisteko agindua eman zuen gobernuak. Pilotalekua eraiki zutenean desagertu ziren gazteluarem azken hondakinak.

San Blas eliza erromanikoan (XIV. mendekoa), dorre ta portale errenazentistak ditu, eta erretaula txurrigereskoa, Arrosarioko Ama Birjinaren irudiarekin. Gerra Zibilaren garaian (1936) haren dorrea bakarrik gelditu zen zutik. eta 1952. urtean berreraiki zuten, Soxo herritik ekarri zuten erretaula nagusi txurrigereskoa.

Hemen sortu zen Jose Ramon de Bustindui (1795), armagilea, Juan Esteban de Bustindui kanoigil eibartarraren semea (museotan eta arma bildumetan daude haren piezak).

Aramaioko errepidea hartuta, 1,5 km-ra, Kantesarretako Begiratokia dago. Bertatik urtegiaren eta Anboto eta Gorbeia mendien ikuspegi ederrak dira. Natura, arrantza eta uretako kiroletaz goza daiteke Legutio inguruan dauden Urrunaga eta Albina urtegietan.

Albertia mendira igotzea ere txango polita da benetan.

Urtegiaren ondoan Zabalain parkea dago, atseden lekua da hau, mahai, haurrentzako jolas, parrilla, iturri, komuna eta aparkalekuaz horniturik.

Herritik hurbil, ekialdean, Larrabea eraikin zaharrean, oinetxe noblea zen hura, 1882. urtean eraikia nekazaritza ustiapenerako-, eta gaur egun bertan Larrabeako Golf zelaiko klub soziala dago. 18 zuloko instalazio bikaina da, Jose Gancedok diseinatua. Bertako basoak eta erreka naturalak aprobetxatu eta errespetatzeko diseinatua dago haren ibilbidea.

Bolatoki bat eta Gaztedi Alai pilotalekua ere badaude Legution.

Herriko jaiak otsailaren 3an izaten dira (San Blas). Kofradietako Jaiak Irailan (Ama Birjinaren Jaiotza egunaren, irailak 8,  hurrengo igandean).

 

 

 

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: