Legutioko Liburutegiak herriko Kultura Etxea partekatzen du beste zerbitzu batzuekin, Lutodeka eta Gazte Gunearekin hain zuzen ere. Lehenengo solairuan kokaturik, 150m2etan zehar banatzen ditu bere bildumako 9600 dokumentuak, horien artean liburuak, DVDak, musika CDak,… aurkitu daitezkelarik.
Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak,Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituen ohikoak dira, honen parte baita.
Herritarren heren batek du liburutegiko karneta. Azkenengo urteen estatistiken arabera, 2200 bisita inguru jasotzen ditu urtean zerbitzuak.
Gauzatutako ekintza gehienak liburutegi edota Kultura etxeko aretoan garatzen dira. Aretoko eszenatokia hainbat aurkezpenatarko egokiagoa izanik, ahal den heinean liburutegia aukeratzen da ekintzak egiteko, erabiltzaile potentzialak erakartzeko asmoz.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.