Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


¡GORBEIALDEKO JAIETAN BELDUR BARIK!

Gaur egun, zoritxarrez, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeke dago. Desberdintasun horren ispilu jaiguneak izaten dira, non emakumeak oraindik ere indarkeria matxista pairatzen jarraitzen dugun: erasoak, jazarpenak, ukipenak, beldurra…

Hau guztia dela eta, gizartea sentsibilizatu nahian, Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun zerbitzuak, udalekin eta hainbat batzarrekin elkarlanean habian jarri du GORBEIALDEKO JAIETAN BELDUR BARIK! kanpaina.

Kanpaina egiten dugun 3. urtea dugu hau, eta honen helburua batzarrak, jai komisioak, udalek eta mugimendu feminista elkarlanean lan egitea da, gure herrietako jaiak modu orokorrean lantzeko, eraso sexistak ekiditeko eta emakumeentzako gune libreak bermatzeko.

Legutioko Kofradia jaietan, irailaren 14tik 15terako gauan, 00.00retatik 03.00retara jaigunean, informazio espazio bat jarriko da, non eraso sexistei buruzko informazioa jaso, zalantzak ebatzi eta ekarpenak zein materialak egiteko aukera egongo den.

Gainera, Legutioko jai batzordeak indarkeria sexistaren aurkako protokoloa ere izango du aurten. Horri buruzko informazioa ere informazio espazioan izango da eskuragarri.

Eta gogoratu, LEGUTIOKO JAIETAN ERASO SEXISTARIK EZ!

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: