Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


GORBEIALDEKO IRAKURLE KLUB FEMINISTA

Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi- artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.

Gure irakurketak partekatzeko elkartuko gara hilabetean behin, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.

Lehen saioa urriaren 15an izango da, 18:00etan, Aramaioko kultur etxean. Eta hurrengo saioak hileko 3. ostegunetan Kuadrillako hainbat udaletan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren arabera. Gaztelerazko, azaroan hastea aurreikusteen da.

Izen-ematea irekita plazak bete arte!



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: