Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


GORBEIADEKO KUADRILLAKO I. BERDINTASUN PLANA ONARTU EGIN DA

Gorbeialdeko Kuadrillan maiatzaren 14an ospatutako batzarreko juntan onartu egin zen Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022).Honek suposatzen du, gaur egun eta lehen aldiz Gorbeialdeako udal guztien berdintasun plana izatea.

2018. urtean zehar Aramaio, Legutio, Zigoitia eta Zuiako berdintasun planen ebaluazioa egin zen eta baita Arratzua-Ubarrundiko eta Urkabustaizko politiken ebaluazioa-diagnosia ere. Behin dokumentu hau izanda, plana egiteari ekin zitzaion parte-hartze sozial, politiko eta tekniko handiarekin, bileren, tailerren eta formakuntza ezberdinen bitartez lortua.  

Kuadrillako I. Berdintasun Plan hau, hurrengo 4 urteetako berdintasun politiken ardatz eta erreminta izango dugu, hau lau ardatz nagusietan antolatuta dago: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, bizitzaren jasangarritasuna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza, giza eskubideen ikuspegitik.

Planaren aurkezpen publikoa, ekainaren 7an izango da, Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen Topaketan, Urkabustaizko kultur etxean (Izarra) arratsaldeko 17etan. 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: