KOMUNITATEKO PREBENTZIO ZERBITZUA
Komunitateko Prebentzio programa, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bultzatuta, 1989an sortu zen. "Komunitateko Prebentzio Teknikaria" izena emandako gizarte langintzako profesionala da programa honen arduraduna.
Arabako landa eremuan lan egiten duen profesionala da Komunitateko Prebentzio Teknikaria. Droga mendekotasunen eta beste mendekotasunen aurkako prebentzioaren akzio espezifikoak jartzen ditu martxan eta bere lana beste irudi tekniko batzuekin (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte langileekin, animatzaile soziokulturalekin...) elkarlanean garatzen du, garapen prozesuak eta komunitate eta gizarte taldeen autonomia eta antolakuntza elkarrekin sustatzen dutelarik.
Gaur egun 3 prebentzio teknikari daude, lan jarduera hurrengo eremuetan garatzen dutenak:
- Teknikari 1: Arabako Lautadako eta Kanpezuko - Arabako Mendialdeko Kuadrilletan
- Teknikari 1: Arabako Errioxako Kuadrillan
- Teknikari 1: Añanako, Gorbeialdeako eta Aiarako (bere 5 udaletako 3tan) Kuadrilletan
Komunitateko prebentzio teknikarien lana Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2017-2020 aldirako Mendekotasunen Prebentzioareko Foru Planaren barruan sartuta dago; 3 arreta maila bereiziz: unibertsala, hautatze bidezkoa eta adierazitakoa.
Bere funtsezko zereginak hurrengoak dira:
- Drogen gaineko eta bere kontsumoarekin erlazionatutako alderdiei buruz populazioa informatzea
- Familiei bere inguruko substantziei buruz eta portaera mendekotasun sortzaile batzuekiko kontsumo arazotsuak aurreikusteko formakuntza eskaintzea
- Seme-alaben eta nerabeen portaerari dagokionez zailtasunak dituzten familiei laguntzea
- Pertsonak, familiak eta taldeak mendekotasunekin erlazionatutako gatazka konponbideei buruz aholkatzea
- Ikastetxetan irakasleei laguntza eskaintzea "esku-hartzeko programaren" garapenean
- Taldeak eta elkarteak orientatzea eta prebentzio izaera duten programen garapenaren alde agertzea
- Laguntza espezifikoa behar duten kasuak beste zerbitzu espezializatu batzuetara bideratzea
Esku-hartze teknikoko lehentasunezko eremuak hurrengoa dira: familia eremua, eskola eremua eta eremu komunitarioa; era osagarri, elkarren mendeko eta zeharkakoan garatu direlarik.
Jardueretako batzuk hurrengoak dira:
- Guraso eskolak: gurasoentzako heziketa, gogoeta eta espazioak dira
- Testing kanpaina: "Testing" Programa dibertsio espazioetan egiten den legez kontrako drogen erabilerarekin lotutako arriskuetako murriztapenerako programa da
- Prebenjaia kanpaina: jaietan alkohol kontsumo arduratsuaren eta alkohol kontsumoaren murriztapen programa da
- Eskola eremuan esku-hartzea: eskola eremu fisiko bezala aprobetxatuz ikasleekin prebentzioarekin erlazioa duten gai desberdinak lantzen dira: mendekotasunak, bullying-a, teknologia berrien erabilera egokia, bizitza ohitura osasungarriak, bortizkeriaren aurkako prebentzioa, heziketa sexuala, heziketa emozionala...
Gorbeialdeako Kuadrillan Komunitateko Prebentzio programa garatzen duen pertsonak, Legutioko Udalean astelehenetan 10:00etatik 14:00etara ezarrita du ordutegia.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.