Iraila eta abendua bitartean prebentzio zerbitzuak kudeatutako jardueren artean, hurrengoak daude:
- Prebenjaia karpa. Legutioko jaietan, zehazki irailaren 14an, alkohol kontsumo arduratsuaren eta alkoholaren murriztapenaren aldeko karpa jarriko da plazaren inguruan. Karparen ordutegia hurrengoa izango da: 00:30etatik 03:00tara.
- Legutioko Kulturetxean “Mujer y Adicciones” izeneko erakusketa egongo da urriaren 21etik azaroaren 16ra arte, biak barne. Erakusketa honen helburua genero ikuspuntutik teknologia berriei, internet eta ausazko jokoen adikzioei buruz hausnartzea da.
- Kafe hizketaldia/Giza liburutegia urriaren 24an ospatuko da arratsaldeko 18:00etan. Jokoarekiko mendetasunak eragindako emakume batek eta ASAJEReko gizarte-langileak izango dira jarduera honen protagonistak.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.