Ayuntamiento de Legutianowww.legutio.eus


116 111 ZUK ESAN

Ongi etorri Zeuk Esan-era!

Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gunea da. Zeukesan-ek laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka. 

Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da (ez duzu ezer ordaindu behar) eta guztiz anonimoa. 

Bestetik, Zeukesan web-orrialdea duzu eskura, eta blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baldin badiguzu ere. 

 

Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?

Deitu edo idatzi dezakezu:

- Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu

- Arazorik baduzu, edo buruan bueltaka dabilzkizun gaiei buruz gure orientzaioa edo aholkua behar baduzu

- Horrez gain, gugana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen  ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako arazoak)

 

Nor dago web-orrialdearen eta Zeuk Esan atzean?

Psikologoak eta gizarte-hezitzaileak gara, haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak. Jakin ezazu lasaitasun osoz deitu edo idatzi diezagukezula, esku onetan egongo zarela eta. Badakigu zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaitugu, eta laguntzen saiatuko gara. Lagundu nahi dizugu, besterik ez!

Horregatik, laguntza behar baduzu: eskatu guri!

FAQS, zalantzarik bai?



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: